Aurrehistoriako gizakiak hemen egon zirenaren aztarnak baditugu, besteak beste Ahetze inguruan atzeman diren tresnak, baina XII. mendera arte beha egon behar izan dugu herriaren lehen aipamen idatzia ikusteko, « Livre d’or de Bayonne » izeneko liburuan.
Kostaldetik Baztan alderako bidea hartzen zuten Donejakue bideko beilarientzako pasagunea zen gure herria.
San Martin eliza XVII. mendean eraiki zuten. Orduan, Ahetzen hogei bat etxe zeuden.
Herriaren nortasunaren adierazgarri diren baserriak ekialdera itzuliak dira, gehienak muino magaletan kokatuak izanik.
Katastro napoleonikoan hogeita hamar bat etxe zahar agertzen dira.
Herriko betiko plaza eliza, herriko etxe eta pilota plazaren inguruan antolatzen da; bertan egiten dira herriko besta, topaketa eta pilota partidak.
Jakintzak 2015ean argitaratu lan eder batek Ahetzeren historia lantzen du. Gaur egun hain atsegina dugun herriari bere nortasuna eman dioten biztanle eta etxeen historian sakontzen du!