2019tik Ahetzek ahal duen guztia egiten du bere lurraldea eta kultura zaintzeko.
Ahetze herriak ahalegin guztiak egiten ditu gurean bizitzera datozen familia berriei harrerarik onena eskaintzeko. Duen kokapen geografikoarengatik, gure herria biziki erakargarria da, baina hautetsien erronka da biztanleen bizi ingurunea zaintzea.
Horri begira, herriak hainbat helburu finkatu ditu bere lurraldea zaintzeko..
Lehenik eta behin, bizi ingurunea, biztanleria eta lur funtsen gaineko presioa zaintzeko 2019 bukaeran Tokiko Hirigintza Plan (THP/PLU) berria onartu zuen. Itsasbazterrean higiezinen merkatuak bizi dituen tentsioek behartzen gaituzte gure ondarearen bilakaera hurbiletik zaintzera.
Herria zaintzeko eginak dira ere eraikitzeko baimenak, eraikuntzez egiten den erabilera, eremu publikoarekiko duten lotura, eta kokatzen diren ingurunearekiko dituzten loturak ere. Aurten, herriak bereak ziren 9 lur sail saldu ditu, erosleek ondoko urteetan plusbaliorik egin ahal izan gabe, baina halere beren etxearen jabe izateko aukera emanez. Orain, Habitat Sud Atlantic etxebizitza ekoizleak 2 programa berri gauzatuko ditu. Lehenak, Lohigeta izenekoa, 8 etxebizitza lagundu izanen ditu eta 2022 bukaeran prest izanen da, eta bigarrenak, Landa Gaina izenekoa, 16 etxebizitza lagundu izanen ditu, eta horietako 5 BRS (bail réel solidaire) dispositiboarekin, 2023 hondarrerako.
Kultur eta arkitektura ondarearen zaintzea
Herria lanean ari da bere kultur eta arkitektura ondareen zaintzeko. Eraikuntza berrien arkitektura zorrozki zaintzeaz gain, herriak erronka hartu du bere ondarearen eraberritzeko, orain lau urte elizako plazatik hasiz eta azken bi urteetan elizarekin segituz. Hurrengo urratsa, elkarretaratze gune garrantzitsua den “hatu merkatuko” plaza deritzona izanen da. Usu erabilia da, ez soilik hileko 3. igandeetan hatu merkatariak biltzen direlako, baina besteak beste ere herriko elkarteek animazioak antolatzen dituztenean..
Ondarea gauaz ere zaintzea
Ahetze «Herri eta Hiri Izardunen» sarean da. Frantziako Gaueko Zeru eta Ingurunearen Zaintzeko Elkarteak (ANPCEN) 2 izar eman zizkigun. Elkartearen helburuetan da bidezko argiteria publikoa sustatzea, gaueko bioaniztasuna, gizakien osasuna, energia kontsumoa, negutegi efektuko gasen isurpenen murrizketa eta belaunaldi berriei zerua gauaz ikusi ahal izateko baldintzak zaintzea.
Hurbileko merkataritza eta zerbitzuen laguntzea
Urraspide horretan aitzina segitzeko, hautetsiek Euskoaren aldeko deliberoa hartu zuten iragan uztailaren 13ko herri biltzarrean. Hurbileko saltoki eta zerbitzuek bertako ekoizle eta elkarteekin lan egitea dugu xede. Euskoa ekonomia eraldatzailerako, garapen iraunkorrerako eta euskara zaintzeko tresna da. Zeren Euskoa onartzen duten profesionalak euskara sustatzera engaiatzen baitira, harrera euskaraz eginez edo eta seinaletika euskaraz eginez.
Euskararen zaintzea
Euskararen zaintzea gai garrantzitsua da hautetsientzat. Herriko eskola publikoan, ama-eskolan, ikasgela bat murgiltze ereduan da, eta lehen mailan hiru ikasgela eredu elebidunean dira. Haurtzaindegia ere bide horretan da euskararen alde, euskarazko harrera eskaintzen baitie haurrei, eta LEHA dispositiboan sartua baita.
Herri elkarkidea
Lehen konfinamendutik ateratzean, aheztar zenbait herriaren garbiketa handi bati lotu zitzaizkion. Iragan neguan dohainetarako deia zabaldu zen elikadura bankuarentzako edo “Restos du coeur” elkartearentzako jostailuak bilduz. Elizaren eraberritzeko ere aheztarrek behar bezala erantzun zuten mezenasko kanpainaren bidez.
Orain, beste egitasmo bat bidean da, ludoteka baten sortzeko, haur eta handiek elkarrekin jolasten, partekatzen, trukatzen ikas dezaten, eta bide batez belaunaldien arteko loturak indartzeko.