Eraikuntza, eraberritze edo antolamendu egitasmoa baldin baduzu…
Zer izapide egin behar duzu herriko etxean?
Hirigintza Baimen Eskaerak:
Eraikuntza, zatitze eta suntsitze proiektuek, indarrean den THPren araudia bete behar dute. Proiektuaren arabera, formulario desberdinak bete beharko dituzu:
Izapide guztiak honako webgunean dituzu: www.service-public.fr
Hirigintza egiaztagiria
Honakoa informazio dokumentua da, ez da baimena eta 2 motatakoak daude: lehenik informazio egiaztagiria lur sail bakoitzarentzako hirigintza araudia ematen duena, eta bigarrenik egiaztagiri operazionala proiektuaren egingarritasunari buruzko xehetasunak ematen dituena, besteak beste badiren edo aurreikusiak diren ekipamendu publikoen berri ematen duena.
Egiaztagiriaren eskaera ez da derrigorrezkoa, baina higiezin (eraikitzeko lur sail edo eraikin) baten erosteko edo eraikuntza baten egiteko gomendagarria da.
- Eraikuntza txikientzat (5m² – 40m²)
- Karabana baten ezartzeko urtean 3 hilabetez baino gehiago
- Hesientzat
- Eraikuntza baten erabilpena aldatzeko
- Lur sail baten zatitzeko
Aurretiko deklarazioa nahitaez herriko etxean egin behar da
- 40m²tik gorako eraikuntzentzat
- Erabilpena aldatuko zaion eraikuntza batentzako, aitzinaldean obrak behar dituenean
Eraikitzeko baimena
Eraikitzeko baimena derrigorrezkoa da, eta eskuratua duzunean lanak hasi aitzin afitxatu beharko duzu eremu publikotik ikusteko gisan.
- Etxe multzo baten egiteko
- Monumentu historikoen eremuan den lur baten zatitzeko
Antolamendu baimena
Monumentu historikoen eremuan den eraikin baten suntsitzeko beharrezkoa da
Suntsitzeko baimena
Babes neurri bereziak edo baimen hori beharrezkoa den eremu batean den eraikin bat zatiz edo osoki bota aitzin eskuratu behar da suntsitzeko baimena. Suntsitze proiektua eraikitze edo antolamendu proiektu batean kokatzen denean, suntsitzeko baimen eskaera eraikitzeko edo antolatzeko baimenarekin batera egin daiteke.
Hirigintza Baimenen Aurkeztea
Hirigintza baimen eskaerak eta alienatzeko asmoaren deklarazioa modu desmaterializatuan egin dezakezu honako estekaren bidez, edo herriko etxean 3 aletan (+1 proiektua monumentu historikoen eremuan kokatzen bada, hots elizaren inguruan) emanez.
Hirigintza eskaera baten aurkeztea / DIA
Eskaera aurkeztu-eta arauzko instrukzio epeak irekitzen dira. Instrukzioa Euskal Hirigune Elkargoaren esku izanen da (Hego Lapurdiko lurralde eremua).
Gutxi gora behera hilero zoru eskubidearen batzordea biltzen da eta bertan parte hartzen duten hautetsiek eraikuntzen kanpoko irudiaz eta inguruetako antolamenduaz iritzia ematen dute. Antolamendu proiektuetan laguntzeko, aitzin-proiektu bat aurkeztu dezakezu hautetsiek beren iritzia eman diezazuten.
Hirigintza baimena eskuratu-eta, egiten ari diren lanen egokitasun bisita bat antolatzea eska dezakezu. Lanak bukatu-eta, komeni da lanen bukaerako egokitasun deklarazioa egitea, onartu zaizun txostenean atzemanen duzuna. Egiaztagiri horri esker, egin dituzun lanek arauak betetzen dituztela egiaztatua izanen duzu. Herriko etxean aurkezten duzunetik, administrazioak 3 hilabete ditu kontrola antolatzeko eta lanen ez egokitasuna salatzeko, lanak eman zaizun baimenarekin bat ez badatoz, eta arauetara egokitzea eska diezazuke.
Proiektuak uren biltegiratze urmaela behar badu, administrazioak gai izan behar du urmaelaren bolumena eta jarioa neurtzeko. Horretarako ezinbestekoa da hirigintza zerbitzuarekin harremanetan sartzea, ura biltzeko urmaela eginen duzun unean bisita egin dezan.
Hirigintzako Arau-hauste Akta
Herriko etxeak hurbiletik segitzen ditu egiten diren obra eta eraikuntzak, berriz ere denen arteko «ongi elkar bizitzea» zaintzeko. Horren egiteko, badu Baionako Auzitegian zinpekoa den langile bat, hirigintza arauak ongi betetzen direnaz arduratzen dena. Zinpekoa izanik, landa bisitetan ohartzen bada obra edo eraikuntza batek THPren neurriak edo eraikitzeko baimenarenak betetzen ez dituela, frantses errepublikako Prokuradoreari akta bat igor diezaioke.
Hirigintza – Hirigintza Baimenen Desmaterializazioa
2022ko urtarrilaren 1.ean, Ipar Euskal Herriko udal guztiek gai izan behar dute hirigintza baimen eskaerak modu telematikoan hartzeko. Beharmendu hori ahal bezain ongi betetzeko xedearekin, eta hirigintza baimenen instrukzio desmaterializaturako trantsizioa arrakastatsua izan dadin, Frantziako Ekologia Trantsiziorako Ministerioak prozedura horiek gaurdanik lantzen hastea gomendatzen du. Horretarako, Ahetzek Hego Lapurdi lurralde eremuarekin lankidetzan harturik, dispositibo berri hori esperimentatzen duen herri pilotuetako bat da.