Iragarkien Araudia

Frantziako Ingurumen kodeak kanpoko afitxatzeari buruzko araudia zehaztu du (iragarkiak, idazkunak,…), iragarkien nazio Araudia deritzona (RNP), horren helburua delarik bizi ingurunea babestea eta paisaien balioan ezartzea, adierazpen, merkataritza eta industria eskubide printzipioak errespetatuz. Bertako bizi ingurunea babesteko beharrei erantzuteko, Ingurumen kode horrek Tokiko Iragarki-Araudi (TIA) baten ezartzeko aukera ematen du, zeinak hainbat eremu finkatuko dituen non araudia Frantses estatu osoan baino zorrotzagoak izanen diren.

Tia Helburu

Gaur egun Ahetzek ez du TIArik (Tokiko Iragarki-Araudia), baina Euskal Hirigune Elkargoak, Herri Arteko Tokiko Iragarki-Araudi baten ezartzeko erabakia hartu zuen 2020ko abenduaren 23an.

Izan ere, Euskal Elkargoko lurraldea biziki anitza da (hiriak, hiri-inguruak, landa eremua, naturaguneak, leku ohargarriak) eta aldi berean dinamismo eta ekonomia biziak ditu. Sortuko den araudiak oreka atxikitzeko xedea izanen du, batetik bizi ingurunea eta paisaiak zaintzeko, eta bestetik lurraldeko ekonomia-eragileen adierazpen askatasuna bermatzeko.

TIA 2022an onartua izanen da.

Araudian Sakonduz

Iragarkiek, idazkunek eta aitzin-idazkunek ingurumena eta bizi ingurunea zaintzeko araudia bete behar dute. Dentsitate eta formatu baldintzak bete behar dituzte, eta prefekturan deklaratu behar dira, edo frantses administrazio horren baimena eskuratu.

Frantziako Ingurumen kodeko L.581-3 artikuluak ditu finkatzen iragarki dispositibo desberdinak.

  • Iragarkitzat hartuko da publikoa informatzeko edo haren ohartarazteko xedea duen idazki, forma edo irudi oro, idazkun eta aitzin-idazkunez aparte.
  • Idazkuntzat hartuko da eraikin batean bertan egiten den jarduera adierazten duen idazki, forma edo irudi oro.
  • Aitzin-idazkuntzat hartuko da, eraikin batetik hurbil bertan egiten den jarduera adierazten duen idazki, forma edo irudi oro.

Bertako iragarkientzako aurretiko baimen eskaerak DDTM64-eko zerbitzuei egin behar zaizkie.

Harremanetarako

Lurralde eta Itsasoko Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Zuzendaritza (DDTM 64)
Cité administrative, boulevard Tourasse 64032 Pau Cedex

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak