Animaliak eta kaltegarriak

Animaliak

Animaliak dituztenek, bereziki zakurrak dituztenek, behar diren neurriak hartu behar dituzte auzokoei trabarik ez egiteko.

Liztor asiarra

Ohikoa da martxo hasieran intsektu horiek ikustea. Beren kofoin biribilak eta aski handiak (80cm-ko diametroa gaindi dezakete!), gora kokatuak dira, leku babestu batean: arbola, teilatupea, hormak….

Liztor asiarren kabia ikusten baduzu eta ziztatua ez izateko, dei ezazu herriko etxera. Bertara joanen gara liztorren presentziaz segur izateko eta gero lan horietan berezitua den enpresa bat deituko dugu.

Arratoiak eta bestelako kaltegarriak

Arratoi bat ikusten badugu, baliteke bakarrik ez izatea. Arratoiak taldean bizi dira, eta ugalketa azkarra dute baldintza berezi batzuetan: janaria, lekua eta tratamendu eza.

Herriko etxera dei dezakezu arratoien hiltzeko kit baten eskatzeko. Gero herriko etxera jinen zara kutxa eta produktuaren bila, 10€ren truke.

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak