Sartzea
Orri honen xedea da zu webgunea erabiltzen laguntzea.
Sarearen irisgarritasunaren aldeko nazioarteko ekimenak (wai) honela definitzen du web-aren irisgarritasuna :
Sarearen irisgarritasunak erran nahi du elbarritasun egoeran dauden pertsonek webgunea erabil dezaketela. Zehazkiago, suposatzen du edukiak ikusi eta uler ditzaketela, sarean nabigatu eta harekin elkarreragin eta bertan ekarpenak egin ditzaketela. Sarearen irisgarritasuna besteentzako ere baliagarri da, bereziki gaitasunak aldatzen zaizkien adinekoentzat. Sarearen irisgarritasunak ezintasun mota guztiak kontuan hartzen ditu, hala nola bisualak, entzutezkoak, fisikoak, ahozkoak, kognitiboak eta neurologikoak .
Webgunearen antolaketa
Nabigazio nagusia
Webguneak lau atal ditu, eta hauetako bakoitzera joan daiteke nabigazio menu nagusitik :
Beste nabigazio sistemak
- Webgunearen mapa aorri-oinean den esteka batetik eskuragarri da ;
- Nabigazio menu nagusian bilatzailea dago ;
- Menu nagusiaren azpian hari gorri bat ezarri dugu. Horrek adierazten du non zauden eta zer bide jorratu duzun zauden lekura iristeko.
Goiburuen bidezko nabigazioa
- Lehen mailako goiburuak orriaren izenburuari dagozkio.
- Bigarren eta hortik gorako mailen goiburuek kontsultatzen ari zaren orriko paragrafoei dagozkie.
Laguntza teknologia eta nabigatzaile gehienek goiburuetan oinarritutako nabigazioa errazten dute. Pantaila irakurtzaile gehienek goiburu batetik bestera pasatzeko funtzionalitatea eskaintzen dute.
Esteka bizkorrak
Dokumentuaren hasieran agertzen diren esteka bizkorrek orrietako leku desberdinetarako nabigazioa errazten dute.
Testuen bistaratzea
Eduki testuek hizki tamaina erlatiboa dute eta ondorioz beharren arabera handitu daitezke.
Testuen bistaratze tamaina handitzeko :
- Windows sistemaren baitako nabigatzaile gehienetan:
- Teklatuko ctrl eta saguko gurpila erabil itzazu aldiberean;
- Aldiberean ctrl eta + handitzeko, ctrl eta – txikitzeko, eta ctrl eta 0 hastapeneko neurrira itzultzeko;
- Macos sistemarekin, ctrl teklaren ordez cmd sakatu
Bertsio inprimagarria
Orri bat inprimatzerakoan, webguneko nabigazio elementuak ezkutatuko dira edukia besterik inprima ez dezazun.
Eduki alternatiboak
Behar izanez gero, webguneko elementu grafikoek testu alternatiba eskaintzen dute. Testu alternatiba gaituko da bisitariak elementu grafikoak ez ikustea erabakitzen badu edo ikusi ezin baditu.
Webgunea ikusteko beharrezkoak diren pluginak
Webgunean dauden formatu orotako dokumentuak ikusi ahal izateko, urririk den honako modulu osagarria beharko duzu, (honako estekan klik egin eta segi itzazu jarraibideak).
(nb: bestela, beha egon zaitezke, nabigatzaileak adierazi arte kontsultatu nahi duzun orrian zein eskas den. Orduan modulua deskargatu eta instalatzeko aukera emanen dizu.)
- pdf formatuko dokumentuak irakurtzeko, adobe acrobat reader deskarga dezakezu.
Akatsak seinalatu
Ahalegin guztiak egiten ditugun arren, eta gure webgunean nabigatzeko irisgarritasun arazoak baldin badituzu, ez duda harreman formularioa betetzea.
Eskubideen defendatzailea
Webgune honetako eduki edo funtzionalitate batera sartzeko irisgarritasun arazorik ikusten baduzu, arazo hori ezagutzera ematen badiguzu eta ez badizugu arraposturik ematen, zure eskaera berrets diezagukezu edo Frantziako Eskubideen Defendatzaileari salaketa bat egin. Horretarako hainbat bide dituzu :
- Harreman formularioa ;
- Zure eskualdeko ordezkarien zerrenda, beren informazio eta harreman zuzenekin ;
- Posta helbidea (urririk, zigilurik gabe): Le Défenseur des droits – Libre réponse 71120 – 75342 Paris CEDEX 07.