Honako konfidentzialtasun politika Ahetzeko herriko etxeak kudeatzen duen webgunearen erabilpenari dagokio. Eskaintzen ditugun zerbitzuetarako behar ditugun datu pertsonalen bilketa, kudeaketa, tratamendu eta biltegiratze arauak zehazten ditu. «Datu pertsonal» terminoak identifikatu den edo identifika litekeen pertsona fisiko baten informazioak adierazten ditu.
Ahetzeko herriko etxea engaiatzen da datu pertsonalak lege eta arauen arabera tratatzera, bereziki 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 frantses legea informatika, fitxategi eta askatasunei buruzkoa (“Loi Informatique et Liberté” deritzona), eta Europako Parlamentu eta Kontseiluko (UE) 2016/679 2016ko apirilaren 27ko zuzentaraua pertsona fisikoen datu pertsonalen tratamendu eta zirkulazioari buruzkoa (« RGPD ») betetzera.
Tratamenduaren arduraduna
Honakoan aipagai den datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Ahetzeko herriko etxea da, Mattin Trecu plaza, 1.
64210 Ahetze.
Zure datuen tratamenduari buruzko eskaerak Ahetzeko herriko etxeari helarazi behar dizkiozu e-mailez ,edo postaz: Ahetzeko Herriko Etxea, Mattin Trecu plaza, 1.
64210 Ahetze.
Zer datu pertsonal biltzen dugu gure webgunean eta zertarako ?
Ematen dizkiguzun datuak :
- Harreman formularioa: harreman formularioan ematen dizkiguzun datuak erabiltzen ditugu (izena, deitura, herria, e-maila, telefonoa) zure eskaerari erantzun ahal izateko.
- Akatsen seinalatzeko formularioa: formularioan ematen dizkiguzun datuak erabiltzen ditugu akatsen kudeaketaz arduratzen den zerbitzuari luzatzeko.
Orokorrean, izartxoa duten datuak derrigorrezkoak dira. Formularioan eskatzen dizkizugun datu horiek ez badituzu betetzen ezingo dugu zurekin harremanetan sartu.
Automatikoki biltzen diren datuak
Gure webgune eta aplikazioetan nabigatzen duzun bakoitzean, zure konexioari eta nabigazioari buruzko datuak biltzen ditugu. Datu horien biltzeko teknologia desberdinak erabil daitezke. Gehien erabilia dena cookiea da.
Cookieak erabiltzen ditugu zure nabigazioa pertsonalizatzeko, gure webgunearen erabilerari buruzko estatistiketarako eta kanpoko zerbitzuen funtzionamenduari buruzko neurketen egiteko.
Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz Cookien politika atalera..
Helburuak
Beharrezkoak ditugu Ahetzeko herriko etxeak biltzen dituen datu pertsonalak gure eginkizunen burutzeko eta gure zilegitasunezko interesentzat, betiere Erabiltzailearen eskubideen errespetuz. Datu batzuk Erabiltzailearen baimena eskatuz bilduko dira.
Ahetzeko herriko etxeak datuok honako helburuekin biltzen ditu :
- Harreman eskaeren kudeaketa ;
- Akats seinalatzeen kudeaketa
- Nabigazioa pertsonalizatu eta hobetzeko ;
- Webguneko nabigazio eta bisita kopuru estatistiken segipena egiteko.
Datuen hartzaileak
Berri paperarentzako harpidetza, harreman formularioa eta egoera zibileko eskaera betetzean biltzen diren datuak Ahetzeko herriko etxeko zerbitzuetara bideratuko dira. Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei helarazten.
Datu tekniko batzuk hala nola IP helbidea, Hirugarren batzuei igor diezazkiekegu gure webgunearen erabilpenari buruzko azterketa eta estatistiken egiteko.
Zure datuen transmisioa
Estatistika jarraipena egiteko Google LLC-ren Google Analytics zerbitzua baliatzen dugu. Google LLC-k datuen babesteko EU-USA (Privacy Shield) ezkutua erabiltzen du eta horrekin datuen babes nahikoa eskaintzera engaiatzen da.
Zure nabigazio datuen estatistika analisia eta cookieak gaitzets ditzakezu :
- cookien kudeaketa interfazetikGoogle-k ematen duen Google Analytics desgaitzeko moduluarekin (https://tools.google.com/dlpage/gaoptout)
Google-k analisia datuez egiten duen kudeaketaz gehiago jakin nahi baduzu, ikus Google-n konfidentzialtasun politika :
- https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=fr
- https://policies.google.com/privacy?hl=fr#infocollect)
Datuen biltegiratze denbora
Datuak biltegiratzen ditugu hauekin burutu beharreko ekintzak burutzeko behar dugun denboran eta betiere indarrean den legedia segituz :
- Harreman formulario baten bidez eginiko harremantze eskaera tratatzeko denbora,
- gehienez 13 hilabete, zure ordenagailuan txertatu diren cookiei dagokienez.
Zure eskubideak
Zure datuetarako sarbide, aldatze eta ezabatzeko eskubidea duzu.
Gainera, tratamendua mugatzeko edo gaitzesteko eskubidea duzu halaber.
Egin zaizun erantzunarekin ez bazaude konforme, salaketa egin dezakezu Frantziako informatika eta askatasunen komisioan (CNIL).
Eskubide horiek baliatu nahi badituzu idatz iezaguzu honako helbideetara : edo Ahetzeko Herriko Etxea à Mairie de Ahetze, 1 Place Mattin Trecu, 64210 Ahetze.