Ahetzeko udala (herria) azkarki inplikatua izan da konfinamendu garaian, udal hauteskundeen (herriko bozak) ondotik, eta Babeserako Udal Plana ezarri du, interes orokorreko honako 4 eginkizunak biltzen dituena:
- Pertsona zaurgarri eta isolatuekiko lotura,
- Osasungintzako langileen haurren zaintzea,
- Larrialdiko elikadura laguntza,
- Hurbileko elkartasuna, maskaren ekoizpena.
Ehun bat pertsona zaurgarri (adinekoak, isolatuak, elbarrituak, eriak….) deitu ditugu astero, alerta eta larrialdi planaren baitan, erreserba herritarreko COVID19 plataformara deitzeko proposatuz, non ahetzeko 120 boluntariok izena eman zuten. Honela, batzuk beren etxean egon ahal izan dira beste batzuek janari, medikuntza erosketak eta bestelako zerbitzuak eskaintzen zizkietenean.