Gure jantegi zerbitzua elikadura osasuntsu, jasangarri eta kalitatezko baten alde engaiatu da.
Elikadura osasuntsu, jasangarri eta kalitatezko
Ongi elkar bizitzeko xedearekin, Ahetze herriak ingurumena eta garapen iraunkorra sustatu nahi ditu eskola eta haurtzaindegietako bazkari zerbitzuan (eskolak, bilgunea eta haurtzaindegia).
Herriaren urraspidea Euskal Hirigune Elkargoak bere egin duen Ipar Euskal Herriko Elikadura Proiektuarekin bat dator. Proiektu horren bidez, Frantziako EGALIM legearen betebeharrak beteko ditugu 2022an, hots erosten diren produktuen %50 jasangarriak eta %20 biologikoak izan behar dutela.
2020ko sartzetik goiti, aheztar gazteei zirkuitu laburretako %50 produktu iraunkor eskaini nahi dizkiegu, eta hauetatik %20 laborantza biologikotik heldu direlarik. Hori da gure ekarpen bat bizi kalitatea hobetzeko.
Ondorioz, datozen bi urteetarako, bertako enpresa txiki batek, bio produktuekin eta bertako ekoizpenekin lan egiten duena, prestatuko ditu gure haurrentzako bazkari goxoak, honako baldintzak beteta:
- Elikadura xahutzearen murriztea
- Plastikozko gainestalkirik ez
- Elikadura, osasuntsu, orotariko, jasangarri eta kalitatezko bat zer den ikastea eta ezagutaraztea