Finantzak

Udal aurrekontuak

Aurrekontuak iragan martxoaren 13ko herri edo udal biltzarrean bozkatu ziren.

Gure herriko 2020ko administrazio kontuak (aurrekontu nagusia) 2020ko ekintzen isla dira (gastuak eta sartzeak). «Ispilu» moduan eginak dira, xentimoko zehaztasunarekin, Altxortegi Publikoak egiten dituen kudeaketa kontuekin. Analisirako, INSEE-k argitaratu 2000-3500 biztanleko herrien datuekin alderatuak dira.

Funtzionamendu aurrekontua
Inbertsio aurrekontua

Funtzionamendu aurrekontua

«Funtzionamendu gastu erreal/ Biztanleria» koefizientea biztanleko 618 €koa da. Gure mailako herrien batezbestekoa biztanleko 725 €koa da.

2020ko « funtzionamenduko sartze errealak (mugimendu errealetan) / Biztanleria» koefizientea biztanleko 734 €koa da. Maila bereko herrien batezbestekoa, biztanleko 901€koa da. « Zerga zuzenen etekinak/Biztanleria» koefizientea, biztanleko 308 €koa da. Maila bereko herrien batezbestekoa, biztanleko 404 €koa da

2020ko aurrekontu gauzatuak 248 153 €ko etekina erakusten du, hots 862 099€ko etekin metatua

Inbertsio aurrekontua

2020an, ekipamendu inbertsioak 531 568 €koak dira. Zenbateko horretan sartzen dira besteak beste :

  • San Martin elizaren ber oneratzeko lanen lehen zatia, 
  • Kultur Xokoaren teilatuaren berriz egitea,
  • Larre Luzea bideko espaloiaren antolamendu lanak,
  • argiteria publikoan egin lanak,
  • lehen mailako eskolako lanen azken ordainketak,
  • Herriko Etxearen ondoko Bomassi etxearen erostea,
  • 2019an abiatu ziren errepideen berriz egiteko lanen bukaera.

Eskuratu ditugun dirulaguntzak %21ez emendatu dira.

Osasun egoera dela-eta, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta Akitania berria Eskualdeko batzorde iraunkorren bilkurak gibelatu dituzte, eta ondorioz instrukzio epeak luzatu dira.

Horregatik 2020ko dirulaguntza batzuk 2021era gibelatu dira.

Finantza analisia

Auto finantzazio Gaitasuna (AG/CAF) deritzo gastu guztien (inbertsioak, maileguak eta herriaren funtzionamendua) ordaintzeko ditugun baliabideen multzoari.

  • 2020ko AG garbia (AG gordina – Maileguen ordaintzea) = 147 373 €.
  • Aitzineko urteekin metatutako AG garbia 721 945 €koa da.

Herriaren zorpetze maila eta deszorpetzeko gaitasuna

Biztanle bakoitzeko zorra 554 €koa da, eta maila bereko herrien batezbestekoa biztanleko 717 €koa da.
Zorpetze koefizienteak, zorrak herriaren «aberastasunen» arabera duen pizua adierazten du. %160tik goiti, herria alerta egoeran sartuko litzateke.

Ahetze %77an da, eta maila bereko herrien batezbestekoa %80an.

Deszorpetze koefizienteak berriz, urtetan adierazten du erakundeak, edo kasu honetan herriak zorra kitatzeko beharko duen denbora.

Gure herriak 1,6 eta 1,7 urte beharko lituzke bere zorraren kapitala kitatzeko. Gehiengoak onartzen du etorkizunerako arazoak sor ditzakeen muga 10 eta 12 urte artean dela.

2021: aurrekontu handi nahi eta zentzuzkoa

2021 urte garrantzitsua izanen da urte anitzeko inbertsio programaren prestatzeko. Zergen egonkortasun batekin pentsatua izan da.

2021eko funtzionamendu aurrekontua

2020 urtearekin alderatuz, funtzionamendu sailean %2,3ko emendatzea izanen da

2021eko inbertsio aurreikuspen aurrekontua

Inbertsio sailaren aurrekontuaren %6,4ko beherakada.

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak