Frantses legeen menpe izanik, herri bozetan herriko kontseiluko kontseilariak hautatzen ditugu. Haien arteko bat hautatuko dute, herriko kontseiluko lehendakari eta auzapez izanen dena, baita auzapez ordeak ere. Herriko kontseiluko kontseilari, auzapez eta ordeen mandatua sei urtekoa da.
1000 biztanletik gorako herrietan herriko bozak gehiengoan egiten dira baina proportzionaltasun zati batekin: lehenik, botere jarlekuen erdia boz gehien ukan duen zerrendari ematen zaizkio; gelditzen diren jarlekuak azken txanpan izan diren boz guztien gutxienez %5 ukan duten zerrenden artean partekatzen dira, batezbesteko handieneko proportzionaltasunean.
Ahetzeko herriko bozak 2025eko urtarilarren 12an:
Zerrendak | Ehunekoa | Jarlekuak |
AHETZEN | 44.39% | 14 |
AHETZE ZUEKIN | 37.42% | 4 |
AHETZE BIHOTZETIK | 18.19% | 1 |