Herri biltzarrak bertako gai guziei buruzko iritziak ematen ditu: aurrekontua (buxeta) eta administrazio kontua (aurrekontu gauzatua) bozkatzen ditu, herriko zerbitzu publikoak sortzeko edo kentzeko, obren egitea erabakitzeko, herriko ondarearen kudeatzeko edo ekonomia garapena ahalbidetzeko laguntzen eta abar emateko eskumena du…
Eskumenok egikaritzen ditu erabakiak edo deliberoak hartuz. Horiek dira, funtsean, bozkatu diren neurriak.
Biltzarkidez osatutako batzordeak osa ditzake orde batek animaturik. Batzorde bakoitzak herriko edo udal politika egikaritzeko txostenak aztertzen ditu.
Ahetzen, 8 batzorde ditugu.
Herri biltzarra edo udal biltzarra hiru hilean behin bildu behar da gutxienez. Auzapezak du solasgaien zerrenda finkatzen eta bilkura baino egun batzuk lehenago igorri behar die biltzarkideei. Herri biltzarraren bilkura publikoari irekia da, salbu biltzarkideek ateak hetsirik egitea erabakitzen badute, edo auzapezak hala erabakitzen badu nahasmendu edo kalapiten saihesteko.