Instituzio eta ekonomia partaideak :
Ahetze Euskal Hirigune Elkargoko 158 udalerrietako bat da.
Philippe Elissalde auzapeza Elkargoko Batzorde Nagusiko hautetsia da, eta bere bigarren ordeak, Odette Aldalurrak, ordezka dezake.
Elkargoko Hego Lapurdi lurralde eremuan, gaikako batzordeak badira eta horietan parte hartzen dute gure herriko hautetsi zenbaitek. Adibidez, Philippe Elissalde da “Hondakinen Bilketa eta Birziklatze Batzordeko” erreferentea.
Odette Aldalurra “Gizarte Ekintzarako Herri arteko Zentroan ”, Ramuntxo Goyhetche ” Lurralde Antolamenduan”, Joel Di Fabio “Finantzetan” eta “ Arlo digitalean” eta Maritxu Marticorena “Ekologia eta Energia Trantsizioan”.
Sindikatu edo partzuergoei dagokienez:
Philippe Elissalde Ahetzeko auzapezak segitzen du hondakinen tratamendurako Bil Ta Garbi partzuergoko lehendakari-orde izaten.
Ramuntxo Goyhetche, Euskal Hirigune Elkargoko eta Frantziako Seignanx eskualdeko 166 herriak biltzen dituen Lurralde Koherentzia Eskemako (LKE/SCOT) partzuergoko kide izendatua izan da.