Nortasun agiria
Eskaera guztiak nahitaez Donibane Lohizune, Biarritz edo Baionako herriko etxeetan egin behar dira.
13 urtetik gorako haurrentzat, haurrak hor egon behar du.
Kasu: egoera batzuetan dokumentu gehigarriak behar dira. Donibane Lohizune, Biarritz edo Baionako herriko etxeetan informazio gehiago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak :
- Egoera zibilaren egiaztagiria (familia liburuxka edo sortze agiria pertsona adinekoa denean)
- Bizitegi egiaztagiria (3 hilabete baino gutxiagoko faktura)
- Lehengo nortasun agiria
- 2 nortasun argazki (formatu berezia; herriko etxean galdegin)
- Beharrezko balitz, galtze eta lapurtze ziurtagiria
Izapide horien egiteko, goragoko herriko etxeekin harremanetan sartu.
Pasaporte elektronikoa
Izapidea nahitaez Donibane Lohizune, Biarritz edo Baionako herriko etxeetan egin behar da.
Kasu: egoera berezi batzuetan dokumentu gehigarriak behar dira. Herriko etxe horietako idazkaritzari galdegin.