Gizarte izapideak

Etxebizitza lagundu baten eskaera

Frantziako eraikuntza eta etxebizitza kodeko R. 441-2-2 artikuluari jarraikiz, izapideak honela egin ditzakezu:  

On-line:

Etxebizitza lagundu baten eskaera frantses gobernuaren atarian : www.demande-logement-social.gouv.fr Eskaera egiten duenaren nortasun agiriaren kopia digitala behar da. Zerbitzu bera eskura duzu herrian etxebizitza lagunduen programak kudeatzen dituzten enpresen webguneetan :  

Kasu guzietan, eskaera aurkeztu eta hilabetera zenbaki bakarreko ziurtagiria eskuratuko duzu. Zure eskaera aztertu denean, deklaratu dituzun elementuen egiaztagiriak eskatuko dizkizute. Aurkeztu duzun txostena osorik baldin bada, Etxebizitzen Esleitze Batzordeak aztertuko du eskaera. Herriko auzapezak edo bere ordezkariak batzordean parte hartzen dute.

Eskaerak urte beteko balioa du eta behar izanez gero eraberritu beharko du

Autonomia laguntza pertsonalizatuaren eskaera (apl/apa)

APL laguntza, autonomia galdua duten 60 urte eta gehiagoko pertsonentzako da. Eskaera departamendu kontseiluan egin behar da.

Laguntzaren onartzea ez da pertsonaren baliabideek baldintzatua, baina laguntzaren zenbatekoak irabazien araberakoak dira. 

APL bidez ukan den dirua ez da itzuli behar, ez pertsona bizi denean ezta hil eta gero ere.

Pertsona elbarrituentzako laguntza eskaera

Pertsona Elbarrituen Departamenduko Etxeari (MDPH) laguntza eskaera.

Laguntza zerbitzuak eska daitezke (AAH, PCH, garraio txartelak…) pertsona elbarrituen departamenduko etxean (MDPH).

Zaharentzako (mapoe/ehpad) batean sartzeko eskaera

Lehen zahar etxe deitzen zirenak, eta orain frantses estatuan menpeko adineko pertsonen ostatatze egitura deitzen direnak (MAPOE; frantsesez EHPAD), egitura medikalizatuak dira dependentzia egoeran diren adineko pertsonen artatzeko. MAPOE batean sartzeko gutxienez 60 urte beteak izan behar dituzu, eta aldi berean eguneroko artak eta laguntzak ukateko beharra behar da izan. Badira dirulaguntza batzuk gastu batzuen ordaintzeko.

Etxean ematen diren laguntza zerbitzuak

  • Amicial : APL-ren baitan, etxean laguntza eta zerbitzua eskaintzeko elkarte batekin hitzarmena dugu
  • Conforavie : Ahetzen apairuak etxera eramaten dituen enpresa pribatua

Udal aldizkaria

Ahetzeko Berriak

Avril 2023
reproduction miniature - Ahetzeko Berriak